Edukira salto egin Nabigaziora salto egin
euskara

Arkaitz Añorgako Dantzariak

Berriak

2009ko maiatzaren 29a

Beasainen, iganden honetan, XIX. Dantza Topaketan

Igande honetan, maiatzak 31, Beasaingo XIX. Dantza Topaketan parte hartuko dugu, Ostadar taldeak gonbidatuta, beste bost talderekin batera.
Goizean herrian zehar ibiliko gara, dantzaldia egiten.

2009ko maiatzaren 20a

Dantzari Txiki eguna larunbat honetan

Larunbat honetan, hilak 23, dantzari-txiki eguna egingo dugu Añorgan.
Antigua, Asteasu, Astigarraga eta Goizuetako haurrek urte osoan ikasitako dantzak eskainiko dituzte, gure taldekoekin.

2009ko otsailaren 6a

Joxema Mendiola AEBetara

Urte askoan taldeko zuzendari eta dantza-maisua izan zen Joxema Mendiolak ikastaro batzuk emango ditu AEBetan.
Gehiago irakurri

2008ko urriaren 28a

Arkaitz Kezkaren 50. urteurrenean

Eibarko Kezka dantza taldeak berrogeita hamar urte bete ditu aurten eta ospatzeko Saria bete dantza emanaldia antolatu du. Bertan ariko gara.

2008ko urriaren 17a

Helduentzako dantza-ikastaroa martxan

Ostegunero 19:00etatik 20:00etara Antton Aiestaran Kultur-Etxean (Añorgako zine zaharrean) izango da ikastaroa. Momentuz 15 pertsona inguruko taldetxoa osatu da, hala ere norbaitek izena eman.