Edukira salto egin Nabigaziora salto egin
euskara

Arkaitz Añorgako Dantzariak

Berriak

Itzuli

2011ko maiatzaren 16a

Dantzari Txiki Eguna 2011

Dantzari Txiki Eguna 2011

Pasa den larunbat honetan Dantzari Txiki Eguna izan genuen Añorgan. Eguraldia lagun izan ez eta antolatutako egitaraua aldatu beharrean aurkitu ginen; elkarteetatik aterata egin behar zuten desfilearen ordez Añorga Txikiko frontoian emanaldia eskeini zuten Añorga, Antiguo, Asteasu, Astigarraga eta Billabonako dantzari gazteek. Ondoren autobusetan Añorgara joan eta bertako frontoiean emanaldi nagusia eskeini zuten. Arratsaldean, eguraldia lagun zela, Aitor musikariarekin erromeria izan zen giro ezin hobean.

Bestalde, lagundu diguten elkarte eta pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu hitz hauen bitartez.