Edukira salto egin Nabigaziora salto egin
euskara

Arkaitz Añorgako Dantzariak

Berriak

Itzuli

2009ko maiatzaren 20a

Dantzari Txiki eguna larunbat honetan

Larunbat honetan, hilak 23, dantzari-txiki eguna egingo dugu Añorgan.

Antigua, Asteasu, Astigarraga eta Goizuetako haurrek urte osoan ikasitako dantzak eskainiko dituzte, gure taldekoekin batera. 

Goizean, 10:00etatik hasita, Añorga Txiki eta Errekalde auzoetan emanaldi laburrak egingo dituzte, 

eta emanaldi nagusia Añorgako frontoian izango da, 12:30etan.

Arratsaldean dantzaldia izango da, Antxon Ayestaran kultur etxean, 17:00etatik aurrera.