Edukira salto egin Nabigaziora salto egin
euskara

Arkaitz Añorgako Dantzariak

Berriak

Itzuli

2011ko maiatzaren 10a

Dantzari Txiki eguna

Dantzari Txiki eguna

Orain 2 urteko Dantzari Txiki egunean dantzan Añorgako frontoian

Datorren larunbatean, Maiatzaren 7an,  Dantzari Txiki eguna antolatu dugu Añorgan. Astigarraga, Asteasu, Antiguo eta Billabonako dantzariak izango ditugu gurean.

Goizean desfilea egingo dugu, Añorgako zonalde ezberdinak girotu asmoz. Errekaldetik eta Añorga Txikitik aterako gara desfilatzen eta ondoren Añorgan elkartuko gara 12:00ak aldera. Talde bakoitzak 10-15 minutuko emanaldia eskeiniko du ondoren. 

Arratsaldean Aitor musikariarekin erromeria izango dugu. Beraz, animatu, etorri eta dantzatzeko aukera izango duzu!!!