Berriak
Itzuli
2008ko irailaren 15a
Guti joan zaigu
Guti, 2008ko Karmen eguneko aurreskuan
Joan zen ostiralean, Donostiako Konstituzio plazan egin behar genuen emanaldirako prestatzen ari ginela, Jose Mari Gutierrez, Guti -gure taldeko atabalarietako bat- hil zitzaigun.
Arkaitz taldeak doluminak bidaltzen dizkie Gutiren familiari eta lagunei.
Eskerrik asko eman diguzun guztiagatik. Adiorik ez, Guti.
Atabalaren tarrapatatan
sortzen zitzaigun algara
Zaparradaren tarrapatatan
heldu zen ur gazitara
Taupada baten tarrapatatan
joan zaren arren jada
Atabalaren zaparradaren
taupadan biziko gara
(Beñat Gaztelumendi)