Berriak
Itzuli
2009ko ekainaren 10a
Gutiren omenezko emanaldia, Donostiako Konstituzio plazan, 12:30etan
Datorren igandean, ekainak 14, Donostiako KOnstituzio plazan, Guti zenaren aldeko omenaldia egingo dugu.
2008ko irailaren 12an, Euskal Jaietarako emanaldirako gutxi falta zenean, Jose Mari Gutierrez, Guti, taldeko atabalarietako bat, ondoezik sentitu eta handik gutxira hil zen.
Gutiren izenean egingo dugu egiteke utzi genuena eta gonbidatu nahi zaitugu igandean Konstituzio plazara etortzera, guretzako hain berezia den emanaldira.