Berriak
Itzuli
2011ko ekainaren 6a
Txistulariak Añorgan
Pasa den asteazkenean, ekainaren 1ean, txistulariak 1920. urtetik aurrera Añorgan bizitakoa ikusi eta entzun genuen Txiliren eskutik. Gari Otamendik hitzaldi-argazki-proiekzioari sarrera eman eta gero Txilik hartu zuen hitza ia mende bateko historia azalduz. Argazki-proiekzioan garai guztietako txistulariak ikusi ahal izan ziren, nola ez txistu doinuz lagunduta. Lanean parte hartu dutenei esker hortxe gelditzen zaigu Añorgako historiaren inguruan beste dokumentu grafiko garrantzitsu bat. Zorionak egindako lanarengatik!